Musikenek Nazioarteko bi ikerketa-ekitaldi hartuko ditu, Goi Mailako Musika Hezkuntzan botere-harremanak batetik eta orkestra eta auditorioetako kudeaketa-ereduak bestetik eztabaidagai izango dituztenak
Ekainaren 28 eta 29an Musikene PRIhME-Erasmus+en (Power Relations in Higher Music Education) Batzarraren egoitza izango da, berdintasunetik eta modu seguru eta eraikitzailean Goi Mailako Musika Hezkuntzan botere-harremanak aztertzea helburu du proiektu honek. Ekimen aitzindari hau Europako Kontserbatorioen Elkarteak (AEC) jarri du abian, eta Musikene parte hartzen duen Estatuko ikastegi bakarra da. Beste bederatzi herrialdetako ikastegiek ere parte hartzen dute, Alemania, Austria, Belgika, Irlanda, Italia, Kroazia, Polonia, Suedia eta Ukraina. Informazio gehiago hemen
Nazioarteko bigarren hitzordua ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2an izango da, Kontzertu Hezitzaile eta Sozialak Antolatzeko Sarearen (ROCE) topaketarekin, Musika ekosistema: lidergoa, aniztasuna eta berrikuntza kudeaketa ereduetan izenburupean. Musika, hezkuntza, berrikuntza eta aniztasunaren kudeaketan 35 bat profesional nabarmenek hitzaldiak emango dituzte erkidego ezberdinetatik etorritakoak, bai eta Erresuma Batutik, Suitzatik, Irlandatik edo Frantziatik ere. Bertaratzen diren parte-hartzaileekin batera eztabaidatuko dute musika erakundeen kudeaketan jarduera bide berri eta berritzaileei buruz. Informazio gehiago hemen