Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Erik Nielsen eta Perico Sambeat, maisu handiak Orkestra eta Big Bandarentzat

Erik Nielsen eta Perico Sambeat, maisu handiak Orkestra eta Big Bandarentzat

Ikasturteko azken aste lilan bi zuzendari handi izango ditugu Musikeneko Orkestra Sinfonikoarekin eta Jazzeko Big Bandarekin lanean, ikusleei irekiak izango diren bi kontzerturekin amaituz, maiatzak 13an, ostirala, eta maiatzak 14an, larunbata. Asteburua Musikene Big Bandaren emanaldi batekin hasiko da Duke Ellingtonen Sacred Concert ikusgarria Leioako San Juan Bautista Koralarekin batera interpretatuz, azken hori Basilio Astúlez zuzendari izango duela eta guztiak ere obra horretan aditu nagusi den Perico Sambeaten batutapean. Zuzenean entzuteko lehenengo aukera, Kutxa Kulturen kolaborazioari esker, maiatzak 13an izango da, ostirala, Tolosako Leidor antzokian 20:30etan. Informazio gehiago duzue hemen. Sarrerak Leidoreko leihatilan eta esteka hauetan egongo dira salgai: www.tolosa.eus/kultura / tickets.kutxabank.es

Big Bandak sarrera libreko kontzertu batekin osatuko ditu asteburuko emanaldiak Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan maiatzaren 14an, larunbata, 19:00etan.

Orkestrari dagokionez, Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izango da, ikasleekin astebetez lan egin ondoren, kontzertu batean talde sinfonikoaren buru izango dena. Topaketa maiatzaren 14an izango da, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte eta Alberto Abengózar piano ikaslea entzuteko aukera emango du Rachmaninoven Pianorako 2. Kontzertua Do minorren (op. 18) obra gozagarrian bakarlari gisa. Emanaldia Brahmsen Re maiorren 2. sinfoniarekin (op. 73) osatuko da.

X