Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ANSORENA BEKA

ANSORENA BEKA

Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren egoitzak Ansorena Bekaren hautaketa lehiaketa hartuko du larunbat honetan, maiatzak 7. Probak 16:00etan hasiko dira eta Interpretazio Klasikoko eta Jazz Interpretazio ikasleak bilduko ditu. Musikeneko ikasleentzat esklusiban ematen den bekaren irabazleak 2.000 € jasoko ditu eta kontzertu bat emango du Errenteria jakitera emango den datan. Epaimahaiaren erabakia larunbatean bertan jakingo da irekiak izango diren probak amaitu ondoren. José Luis Ansorena Bekaren lehenengo edizioa 2020ko azaroan egin zen eta Musikeneko master ikasleei formaziorako diru laguntza bat izateko aukera emateaz gain, Andra Mari Abesbatzak bere sortzailearen legatuari jarraipena emateko aukera ere bada, talentu gazteei lagundu eta euskal musika bultzatuz.

X