KONTZERTUA EMAKUMEAREN EGUNA MUSIKENEN
Martxoaren 8an, asteazkena, Emakumearen Eguna dela eta, Musikenek kontzertu bat antolatu du. Kontzertua Emanaldi aretoan izango da arratsaldeko 17:30etan. Jarduera honek emakume konpositorea, emakume interpretea eta emakumea obra musikal baten gai gisa ditu ardatz. Programa osoa hemen
MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA
MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du igandean, otsailak 26, 12:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean. 1929 urtea izeneko programan entzungai izango dira Kurt Weill-en “Hiru penikeren opera”ren Kleine Dreigroschenmusik Suitea eta Dmitri Shostakóvich-ren “Das neue Babylon”
MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA KONTZERTUA
Musikene Master String Orkestrak, Musikenen Orkestra Ikasketen Masterra egiten ari diren ikasleek osatutako taldeak, kontzertua eskainiko du larunbata honetan, otsailak 18, Musikeneko auditoriumean, 19:00etan. Mats Zetterqvist biolin jotzaile suediarraren zuzendaritzapean aste osoan egindako lanaren emaitza da topaketa. Kontzertua Stravinsky-ren Apollon
Musikene Orkestra Sinfonikoa kontzertua
Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du otsailaren 11n, larunbata, 19:00etan Musikenen. Manuel Hernández-Silva zuzendariaren gidaritzapean, Clara Pérez Musikeneko biolin-jotzaile ikasleak hartuko du parte, bakarlari gisa. Jean Sibeliusen Biolin eta Orkestrarako kontzertua re m. Op. 47 eta Piotr Ilich Tchaikovsky-en Sinfonia.4.
MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA
Musikene Big Band ikastegiko auditoriumean arituko da otsailaren 3an, ostirala, 19:00etan. Kontzertua Carlos Martin tronboi jotzaile eta Musikeneko irakasleak zuzenduko du. Aukeratutako errepertorioak jazzaren historiako izen propio ugari biltzen ditu, hala nola Horace Silver, Bob Mintzer, Harold Arlen, Johnny Mercer, Antonio
DIZIPLINARTEKO KONTZERTUA
Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek, Musika Garaikidearen Sorkuntza Masterreko ikasle batekin batera, indarrak batzen dituzte diziplina arteko doako kontzertu bat eskaintzeko urtarrilaren 28an, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditoriumean. Kontzertua Mª Eugenia Luc irakasleak “Diziplinarteko sorkuntza proiektuak” ikasgaian emandako lanaren emaitza da. Ikasleek, 8
MUSIKENEKO IRAKASLEEN ZIKLOA
Datorren asteartean, urtarrilak 24, hasiko da Musikeneko Irakasleen Zikloaren edizio berria. Musikeneko auditoriumean, doako lau topaketa hauetara bertaratzen direnak ikastegian irakasle lanetan ari diren musikari ospetsuen kontzertu bikainez zuzenean gozatzeko aukera izango dute KANTU ETA PIANO KONTZERTUA - URTARRILAK 24 19:30etan Olatz
2023-24 MASTERRAK: HITZALDI INFORMATIBOA ONLINE
2023ko urtarrilaren 27an, ostirala, 2023-24 ikasturteko Masterrei buruzko hitzaldi informatiboa egingo dugu online. Har ezazu parte, Musikenen ematen diren Master ofizial ezberdinen xehetasun guztiak ezagutuko dituzu! Urtarrilaren 27an, 15.00etan, ateak modu birtualean zabalduko ditugu parte hartzaileek gure instalakuntzak eta bertan egiten
ORKESTRA IKASKETAK ETA BIG BAND PROGRAMAZIOA 2022-23
Musikeneren orkestra-ikasketen arloan hainbat talde sartzen dira, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda eta Sinfonietta (ganbera-orkestra).Talde guztiak ikastetxeko ikasleek osatzen dituzte, eta beren ikasketa planean sartutako irakasgai gisa egiten dute lan hori. Taldeak aste trinkoetan prestatzen dira, eta horietan zuzendari gonbidatuarekin
GRADUKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAK 2023-24 IKASTURTEA
2023ko otsailaren 6tik martxoaren 29ra Musikenen irakasten diren espezialitate ezberdinetako Ate Irekien Jardunaldiak ospatuko dira. Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntzaren funtzionamendua zuzenean ezagutaraztea da, hain zuzen ere ikasketa plana, espezialitateko irakasleak eta horiek giten duten lana, sarrera-probaren ezaugarriak eta bertaratzen