Artistaren mendeurrena dela eta, Musikeneko konposizio eta interpretazioko ikasleek Chillida omenduko dute, itsas ondoko bere jaioterrian kokatutako eskultura publikoetan inspiratutako hiru konposizio berrirekin.

Monumento a FlemingEstela a Rafa Balerdi eta Haizearen Orrazia hiru obra sortzeko inspirazio-iturri izan dira. Obra horiek Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegiko ikasleek interpretatuko dituzte, eskultura- eta musika-ibilbide batean. Aukera aparta izango da artistaren hiru lan enblematiko berrikusteko eta begirada berrien bidez haietara hurbiltzeko.

PROGRAMA

Eskultura: Monumento a Fleming, 1990
Lekua: Kontxako pasealekua
12:00
Izenburua: Lekuaren adberbioak (7 ‘)
Egilea: Nuria López
Antzezleak: Pablo Mira (saxoa) eta Nicolás Arranz (saxoa)

Eskultura: Estela a Rafa Balerdi, 1992
Lekua: Pico del Loro, Miramar Jauregiko parkea.
12:30
Izenburua: Estela a Rafael Balerdi (5:00 “)
Egilea: Ben Heschmeyer
Antzezleak: Ariadna Redondo (tronpa)

Eskultura: Haizearen orrazia, 1976
Lekua: Eduardo Chillida pasealekua
13:00
Izenburua: ALBORADA (5:45 “)
Egilea: Miguel Jamardo
Antzezleak: Elena Álvarez Rodríguez (flauta), Rocío Fernández (klarinetea), Marcela Galindo (fagota)