Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.

Musikenek, ikastegi hau ere Europako proiektu handiaren parte dela erabaki zuen. Haren balioa, han zuzen, ondarea ohikoaz aparteko modu batean herritarrengana hurbilduz, data jakin batzuetan iraganarekin lotzen gaituen ondare hori balioan jartzean datza, eta hura eguneratu, gaurkotu eta ukigarri bilakatzen du. Iragana baterakoa eta kolektiboa dela erakusten duen ikuspegi batetik loturak finkatzeko aukera ematen digu, eta komunitate modura gure nortasuna indartzea ahalbidetzen digu.

Aurten, “Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura” eta “Kulturaren bideak, sareak eta topaguneaklelopean, Musikenek honako hiru jardunaldi hauetan parte hartuko du:

 

Jardunaldia: “LEITZAKO TXISTULARIEN ERREPERTORIOA, ÁNGEL ALDUNTZIN ETA MIGUEL ÁNGEL SAGASETAREN ESKUTIK: INTERPRETAZIOTIK ESKUIZKRIBUETARA”

  • Eguna eta ordua: 2024ko urriaren 4a, 18:00etan
  • Lekua: LEITZA. Leitzako udaletxeko areto nagusia (Nafarroa)

Jardunaldia: “EUSKAL HERRI KANTUTEGIA: IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA”

  • Eguna eta ordua: 2024ko urriaren 18a, 18:00etan
  • Lekua: DONOSTIA. Musikene (Gipuzkoa)

Jardunaldia: “BUENAVENTURA ZAPIRAIN LEKEITIOKO MUSIKA IBILBIDEAN”

  • Eguna eta ordua: 2024ko azaroaren 2a, 18:30ean
  • Lekua: LEKEITIO. Musikaia Musika Eskola (Bizkaia)
X