MUSIKENE DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN
Beste behin ere, Musikeneko ikasleek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko dute, Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrenean eta Europako beteranoetako batean. 85. edizio honetako Inaugurazio egunean eta Interprete Gazteen zikloan entzuteko aukera izango dugu.
Medinukai Ensemble haize seikoteak, Musikenen Álvaro Prieto irakaslearen gidaritzapean sortutakoak, kontzertua eskainiko du abuztuaren 1ean egingo den Inaugurazio egunean. Emanaldia Donostiako udaletxeko batzar aretoan izango da, 18:00etan, sarrera libre eta doan.
Jaialdiak Musikeneko ikasleei eskaintzen dien Interprete Gazteen Zikloak bost kontzertu izango ditu abuztuaren 19tik 23ra. Publikoak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren lanaren kalitatea zuzenean ikusteko aukera izango du. Kontzertu horiek 19:00etan izango dira, Miramar Jauregian. Sarreren salmenta hemen.
Abuztuaren 29an: FLAUTA KONTZERTUA
Alejandra Cortijo, flauta
Pedro José Rodríguez, pianoa
Abuztuaren 20an: TRIO KOITA KONTZERTUA
Cristina Martínez, biolina
Clara Toro, biolontxeloa
Ismael Gil, pianoa
Abuztuaren 21ean: PIANO KONTZERTUA
Asier Oroz, pianoa
Abuztuaren 22an: LAUSO LAUKOTEA KONTZERTUA
Juan de Dios Ruiz eta Pedro Budiño, biolinak
Irati Pagola, biola
Paula López, biolontxeloa
Abuztuak 23: MEDINUKAI ENSEMBLE KONTZERTUA
Salvador Ruiz, fagota
Guillermo de la Riva, klarinete baxua
Paola Barba, klarinetea
Jorge Pablo Fuentes, oboea
Lucia Moya, tronpa
Eider Díaz, flauta