MUSIKENE BANDA SINFONIKOAREN KONTZERTU SOLIDARIOA
Musikene Banda Sinfonikoak elkartasunezko kontzertua emango du Munduko Begiak Fundazioaren alde datorren urriaren 26an, larunbata, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori, itsutasun saihesgarriaren aurka borrokatzen duena, munduko lurralde kalteberenetako batzuetan prebenitu edo senda daitekeena.
Ikastegiko berrogeita hamar haize eta perkusio ikasle inguruk osatutako taldeak Juanjo Ocón donostiarra izango du zuzendari.
Programa J. Barnesen musikaz hasiko da Fantasy Variations obrarekin. Jarraian W. Dietz-en Concerto for percussion izango da entzungai, eta D. Bourgeois-en Symphony for William entzungo da amaitzeko. Francisco Villanueva perkusio ikaslea izango dugu bakarlari emanaldian.Hemen ikus dezakezu programa osoa.
Kontzertuak sarrera librea eta doakoa izango du eserlekuak bete arte. Joaterik ez duen edonork Munduko Begiak elkarteari laguntzeko aukera izango du honela:
IBAN: ES91 2095 0000 7091 0689 3975
BIZUM: 33524 kodea