Jarrai Gaitzazu

Home  /  GRADUA  /  SARBIDEA ETA ONARPENA

FAQ:  SARBIDEA ETA ONARPENA

Zeintzuk dira data nagusiak?

Izena ematea: 2024ko martxoaren 20tik maiatzaren 20ko 13:00ak arte
Onartutakoen behin behineko zerrenda argitaratzea: 2024ko maiatzaren 22an (hiru egun akatsak zuzentzeko)
Onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzea: 2024ko maiatzaren 27an
Musika irakaskuntza profesionalen batez besteko nota ematea: 2024ko ekainak 12ko goizeko 13ak baino lehen
Sarrera probak: 2024ko ekainaren 17a eta 26a bitartean (gutxienez hamabost eguneko aurrerapenez emango dira argitara datak espezialitateka)
Matrikulazioa: 2024ko uztailaren lehenengo hamabostaldian
Espedienteen lekualdaketak: 2024ko uztailaren 1etik 10era

Graduko sarrera probak aurrez aurrekoak izango al dira?

Bai. Sarrera probak 2024ko ekainaren 17a eta 26a bitartean, erabat aurrez aurre egingo dira.

ZEIN HIZKUNTZATAN EGIN DITZAKET PROBA TEORIKOAK?

Proba teorikoak gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez egin daitezke. Izena emateko formularioan nahi den hizkuntza adierazi beharko da.

Musikenek egiten al ditu sarrera probak irailean?

Espezialitateren batean plazarik hutsik geratuz gero, beste sarrera-proba batetarako deialdia egin ahal izango da  irailean, behar den moduan iragarria ikastegiko web orrian.

Zein da inskripzioaren kuota? Kenkariak aplikatzen al dira?

Musikenek 2024-2025 ikasturterako sarrera-proben deialdirako ezarritako inskripzioaren prezioa 80 eurokoa da eskaintzen den espezialitate bakoitzerako.

Musikenek kenkari hauek aplikatzen ditu inskripzioaren prezioan (kenkaria inskripzio-tasari bakarrik aplikatuko zaio, eta pianista laguntzailea eskatzen bada, zenbateko osoa ordaindu beharko da):

  1. Familia ugaria (kategoria orokorra % 50; kategoria berezia % 100)
    • Inskripzioan aurkeztu beharreko dokumentazioa: indarrean dagoen titulu ofiziala, foru-aldundiak edo gai horretan eskumena duen administrazioak emana, familia ugaria dela eta haren kategoria adierazten duena.
  2. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa: % 100
    • Inskripzioan aurkeztu beharreko dokumentazioa: Indarrean dagoen minusbaliotasun-mailaren ebazpena, foru-aldundiak edo arlo horretan eskumena duen administrazioak emana.
  3. Terrorismoaren biktimak: % 100
    • Inskripzioan aurkeztu beharreko dokumentazioa: Indarrean dagoen Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programan sartzeko ebazpena.
  4.  Genero-indarkeria: % 100
    • Inskripzioan aurkeztu beharreko agiriak:
      • Emakumea genero-indarkeriaren biktima dela edo izan dela adierazten duen ebazpen judiziala.
      • Biktima babesteko agindua eta indarraldia.
      • Ministerio Fiskalaren txostena, babesteko agindua ematen den bitartean interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena.
      • Gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo autonomia-erkidegoek eta hiri autonomoek 2019ko urriaren 17an egindako Berdintasuneko Konferentzia Sektorialean aitortutako harrera-zerbitzuen txostena.
  5. Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak: %100
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileek zein onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko Graduko titulurik ez badute.
    • Inskripzioan aurkeztu beharrezko agiriak: administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria eta hauetako agiri bat:
      • Nazioarteko babesa eskatu izanaren frogagiria eta, hala badagokio, luzapenaren justifikazio-agiria.
      • Asilo-eskatzailearen agiria, egiaztatzen duena eskaera izapidetzeko onartu dela (txartel gorria).
      • Aberrigabearen estatutuaren eskaera edo onarpen-agiria.
      • Ukrainatik alde egin duten pertsonentzako aldi baterako babesa lortzeko eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria, babesa ematen duen ebazpena edo egoiliar txartela.
      • Nazioarteko babesaren onuradunaren ziurtagiria: errefuxiatua edo babes subsidiarioaren onuraduna izatearen justifikazioa edo arrazoi humanitarioen ziozko bizileku-baimena.
Egin al dezaket espezialitate bat baino gehiagorako sarrera proba?

Bai, gehienez hirutarako. Gogoan izan Sarrera Probak espezialitate bat baino gehiagotan egin nahi izanez gero izena emateko formulario bat bete behar dela espezialitate bakoitzeko. Era berean, izen-emate tasak egiten den espezialitate bakoitzarengatik ordaindu beharko dira. Diru – sarrera kontzeptuan kasu bakoitzean zein espezialitate lortu nahi den zehaztu beharko da.

Derrigorrezkoa al da sarrera probara musikari laguntzailearekin joatea?

Hala behar duten obrak laguntzailearekin interpretatu beharko dira eta hautagaiek beren parteneira ekar dezakete.

Izen-emate orrian espreski hala eskatzen den kasuetan Musikenek pianista laguntzaileak jarriko ditu hautagaien eskura, kontzeptu horri dagozkion tasak ordaindu ondoren.

Jazz Interpretazioaren kasuan akonpainamendua aurretik grabatutako oinarri(ar)ekin edo hautagaiak ekarritako laguntzaileekin egingo da.

Zein da ikastegiak jartzen dituen laguntzaileen kostua?

Hautagaiek Musikeneri pianista laguntzailea jartzea eska diezaieke. Kasu horretan, izena emateko epean 90 euro ordaindu beharko ditu kontzeptu horregatik. Zenbateko horrek barne hartzen du pianista sarrera proban aritzea eta aurretik ordu beteko entsegua, bi aldeek adostutako ordutegian.

Pedagogiako espezialitatearen kasuan, zer esan nahi du sarrera-proben b zatia (interpretazioa) instrumentu batekin edo beste batekin egiteak?

Musikenen, pedagogiako ikasketa-planak “instrumentua” irakasgaia jasotzen du graduko titulazioko lau ikasturteetan. Onartua izanez gero, espezialitateko horretako ikasleak “instrumentua” irakasgaian matrikulatu beharko dira eta sarrera proba egin duten instrumentuarekin egingo dute.

PEDAGOGIAKO SARRERA-PROBEN B ZATIA EDOZEIN TRESNAREKIN EGIN AL DEZAKET?

Pedagogiako Sarrera Proben B Zatia egiteko erabiliko den instrumentua Musikenek 2024 – 2025 ikasturterako eskaintzen dituenetako bat izan beharko du. Horiek jarraian zehazten dira: Akordeoia, Biola, Biolina, Biolontxeloa, Fagota, Gitarra, Harpa, Jazza (Baxu elektrikoa, Bateria, Kantua, Kontrabaxua, Gitarra, Pianoa, Saxofoia, Tronboia eta Tronpeta), Kantua, Klarinetea, Kontrabaxua, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Txistua eta Zeharkako flauta.

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzen badut, Musikenek izen-emate kuota itzuliko al dit?

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzeko eskaerak ez du inondik inora kontzeptu horregatik ordaindutakoa itzultzeko eskubidea ematen.

Musikari laguntzaileen kontzeptuan ordaindu diren zenbatekoen kasuan (pianista laguntzailea), kuotaren itzulketa eskatzeko gehieneko epea 2024ko ekainaren 1ean izango da.

Derrigorrezkoa al da Musika Titulu Profesionalaren jabe izatea Musikeneko sarrera proba egiteko?

Ez, hautazkoa da. Izena emateko epea amaitutakoan, sarrera-probetara onartutako pertsona guztiek posta elektroniko bat jasoko dute pruebas.acceso@musikene.eus helbidetik, nahi dutenek batez besteko nota hori aurkez dezaten. Aukeratutako espezialitate bakoitzeko formulario bat bete beharko da. Horretarako epea 2024ko ekainaren 12ko 13tan amaituko da.

Sarbide-proben deialdi bakoitzean, batez besteko notaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, aurreko deialdietan aurkeztu bada ere.

Derrigorrezkoa al da Batxilergoa gainditua izatea goi mailako musika ikasketak egiteko?

Batxiler liburua aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan, edo horren ezean eskatu izanaren frogagiria. Ez da derrigorrezkoa sarrera proba egunean aurkeztea.

Batxiler titulurik ez baduzu, araudiaren arabera honakoak gaindituta ere izan dezakezu sarbidea: 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatera sarbide proba; Heziketa Profesionaleko Goi Mailako heziketa zikloetarako sarbide probako atal komuna, goi – mailako arte – irakaskuntzetako goi – mailako titulua, unibertsitate-titulua edo goi-mailako teknikari-titulua.

Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak egin ahal izango dituzte, halaber, ezarritako adin-baldintzak betetzen dituzten pertsonek, maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan ezarritako baldintza akademikoak betetzen ez badituzte ere, baldin eta Batxilergoko helburuei dagokienez heldutasuna eta irakaskuntzak probetxuz egiteko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak badituztela egiaztatzen duen heldutasun-proba gainditzen badute. Musikako edo dantzako goi-mailako ikasketetan sartzeko gutxieneko adina hamasei urtekoa izango da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak 69.5 artikuluan aldatuak, ezartzen duen bezala.

Proba hori autonomia-erkidego guztietan egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoan heldutasun-proban izena emateko epea 2024ko otsailaren 26tik martxoaren 22ra bitartekoa izango da.

Atzerriko Batxilergo titulua dut, homologatu beharra al dut?

Titulua luzatzen duen herrialdearen arabera. Europar Batasunaren kide diren herrialdeetako Titulua, edo elkarrekikotasun erregimenean gai honen inguruan nazioarteko hitzarmenak sinatuak dituzten beste estatu batzuetako diploma, Batxilergo edo Batxiler ikasketak badituzu, ez da homologaziorik egin beharrik. (Herrialdeen zerrenda: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekia, Txina, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suedia eta Suitza. Nazioarteko Batxilergoa eta Europar eskolak lortutako titulazioak ere onartuko dira).

Zerrenda horretan ez dauden herrialdeetako ikasleek atzerriko batxiler titulua homologatu beharko dute. Ikastegiak behin behinean onartuko ditu homologazio eskaera egin dutela ziurtatzen duten ikasleak, berori ebatzi arte.

Ze balio du gainditutako sarrera probak

Musikeneko sarrera-proba gainditzeak proba-deialdiko ikasturtean matrikulatzeko aukera ematen du soilik. Horrenbestez, proba gaindituta plaza lortu ezean, goi-mailako ikasketa hauetan aritzeko interesa izanez gero, hautagaiek proba osorik errepikatu beharko dute hurrengo deialdietan.

Horretaz gain, maiatzaren 14ko 631/2010 EDaren 5.6 artikuluaren arabera: “La superación de esta prueba específica permitirá acceder a cualquiera de los centros del Estado donde se cursen estas enseñanzas, sin perjuicio de la disponibilidad de plazas de los mismos.”

Nola eska dezaket nire sarrera probetako kalifikazioak berrikustea?

Kalifikazioen berrikusketa eskaerei bide emateko: kalifikazioak argitaratu eta hiru egun baliodunen barruan aurkeztu beharko da eskaera, idatzi formal baten bitartez modu egokian argumentatua eta justifikatua, data eta sinadura dituela eta NAN, AIZ edo Pasaportearekin, Ikasketen Antolamenduko Zuzendariordeari zuzendua eta reclamaciones@musikene.eus helbide elektronikora bidaliz.

Kalifikazioak berrikusteak hasieran emandako kalifikazioa igotzea edo jaistea ekar dezake.

Honako testu arauemaileak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendariaren 2024ko otsailaren 2ko Ebazpenetik aterata dago:

“13.7.– Bete gabeko plazarik geratzen bada, Musikenek plaza horiek esleitu ahal izango dizkie sarrera-probak beste musika-kontserbatorio edo musikako goi-mailako ikastegi batean gainditu dituzten ikasleei. Ikasle horiek onarpen-eskaerak egin ahal izango dituzte 2024ko uztailaren 1etik 12ra bitartean, 13:00etan, Musikeneko idazkaritzan. Eskaera horiek ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu.”

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu ikastegiak bete gabe dituen plazak kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

ESPEDIENTE LEKUALDAKETA

Musikenek urtean deialdi bat antolatzen du goi mailako irakaskuntza artistikoen ikastegietatik eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Espazioko (EEEES) musika graduetatik espediente lekualdaketen bitartez sartu ahal izateko.

Lekualdaketa eskaerak 2024ko uztailaren 1etik 10era bitartean egin ahal izango dira.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie uztaileko bigarren hamabostaldian.

Ikasleak, onartua izan ondoren, Musikenera lekualdatzea eskatu beharko du jatorrizko ikastegian, dagokion onarpen gutunarekin.

ESKAERAK

Interesdunek honako hiru pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • secretaria.academica@musikene.eus helbidera posta elektronikoz espediente akademiko ofiziala bidaltzea, jatorrizko ikastegiaren sinadura eta zigiluekin.
  • Ikastegira itzultzea eskatu den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:

– Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

– Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.

– Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.

– Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz.

 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 10, 1b artikuluaren arabera, erkidego autonomo ezberdinen artean ikasketa berberak jarraitzeko espediente lekualdaketak egiten direnean, lortutako kreditu guztiak aitortuko dira.

Jatorrizko ikastegian egin diren ikasketen aitorpena dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a izango da.

Espainiako nazio-lurraldetik kanpora espediente aldaketak: lehen adierazitakoaz gain, espediente akademikoaren zinpeko itzulpena eman beharko da izen-ematea egiten den unean.

Espediente lekualdaketak Goi Mailako Hezkuntzako Europar Esparrutik kanpo: ez dago ezarria Musikenek GMHEEtik kanpoko ikastegietako ikasketak aitor ditzakeenik. Interesdunak dagokion administrazioari eskatu beharko dio goi mailako ikasketak aitortzea, eta horien baliozkotze agiria eman beharko du izen-ematea egiterakoan. Horren arabera ikastegiak lekualdatzea bideragarri izan daitekeen edo ez erabaki ahal izango du. Informazio gehiagorako: secretaria.academica@musikene.eus

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2024ko uztailaren 1etik 10era.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Ikastegira itzultzea den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:

– Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

– Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.

– Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.

– Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz.

 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

X