Masterretako izen-emate berria: Jazz Interpretazio Masterra eta Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra
Gaur hasi eta irailaren 4a arte, biak barne, zabalik egongo da honako masterretan izena emateko epea: Jazz Interpretazio Masterra eta Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra. 2022-2023 ikasturtean Musikene Ikastegian masterra egiteko ezinbestekoa izango da, batetik, inskripzioa egitea eta, bestetik, sarrera-probak
JAZZ Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldiak
Musikeneko Jazz Masterreko hamar ikaslek Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldi batekin amaituko dituzte ikasketak ekainaren 24, 25 eta 26an, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan. Kontzertu hauek, ikusleei irekiak eta doakoak, ikasleen azken-azterketa izango dira eta ikasleek master ikasketetan lortutako gaitasunak erakutsiko dizkiete
Aita Madina euskal sortzaileari eskainitako kontzertua
Musikenek Aita Madina musikari eta konpositoreari eskainitako kontzertua antolatu du ekainaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Ekainaren amaieran 50 urte beteko dira konpositore oñatiarra hil zenetik. Madinaren oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da ikastegiko auditoriumean. Kontzertuaren hasieran aurkezpen bat egingo da, Itziar
Musikenek Nazioarteko bi ikerketa-ekitaldi hartuko ditu, Goi Mailako Musika Hezkuntzan botere-harremanak batetik eta orkestra eta auditorioetako kudeaketa-ereduak bestetik eztabaidagai izango dituztenak
Ekainaren 28 eta 29an Musikene PRIhME-Erasmus+en (Power Relations in Higher Music Education) Batzarraren egoitza izango da, berdintasunetik eta modu seguru eta eraikitzailean Goi Mailako Musika Hezkuntzan botere-harremanak aztertzea helburu du proiektu honek. Ekimen aitzindari hau Europako Kontserbatorioen Elkarteak (AEC) jarri
Lehendakariak Musikene bisitatu du ikastegiaren hogeigarren urteurrena dela eta
Musikeneren 20. urteurrena dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarrantz Hezkuntza sailburuak ikastegiari bisita egin zioten maiatzaren 13an. Haiekin batera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ere bisitan parte hartu zuten.
Organoak Plazara edizio berria
Musikenek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Organoak Plazara Zikloaren bosgarren edizioa ospatuko du maiatzaren 12tik 21era bitartean. Zikloari hasiera emateko, Cristina Alisek hitzaldi bat emango du Musikenen, XIV. eta XV. mendeetako teklarako tablatura-errepertorioa ezagutzeko. Hurrengo egunean, interpretatzaile eta ikerlari berak Ataungo
Erik Nielsen eta Perico Sambeat, maisu handiak Orkestra eta Big Bandarentzat
Ikasturteko azken aste lilan bi zuzendari handi izango ditugu Musikeneko Orkestra Sinfonikoarekin eta Jazzeko Big Bandarekin lanean, ikusleei irekiak izango diren bi kontzerturekin amaituz, maiatzak 13an, ostirala, eta maiatzak 14an, larunbata. Asteburua Musikene Big Bandaren emanaldi batekin hasiko da Duke
ANSORENA BEKA
Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren egoitzak Ansorena Bekaren hautaketa lehiaketa hartuko du larunbat honetan, maiatzak 7. Probak 16:00etan hasiko dira eta Interpretazio Klasikoko eta Jazz Interpretazio ikasleak bilduko ditu. Musikeneko ikasleentzat esklusiban ematen den bekaren irabazleak 2.000 € jasoko ditu eta
Masterreko ikasleak Tolosan arituko dira
Interpretazio Masterreko ikasleek lau kontzertu eskainiko dituzte maiatzeko larunbatetan Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroan. Zikloa larunbatean, hilak 7, hasiko da Manuel Madamásek eta Victor Vigok osatutako Mavik Mila tronpeta eta akordeoi bikotearen emanaldiarekin. Hurrengo hitzordua, hilaren 14an, Ashyma Quartet izango
Ensemble Intercontemporain Musikenen
Parisko Ensemble Intercontemporain ospetsuak egoitza bat egingo du Musikenen apirilaren amaieran. Masterreko Sorkuntza eta Interpretazioko ikasleek tailer eta masterclass batzuk izango dituzte eta ikastetxe osoak hauek gertutik ezagutzeko aukera izango du. Era berean, publikoak, bi kontzertutan entzuteko aukera izango du,