Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  JAZZ Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldiak

JAZZ Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldiak

Musikeneko Jazz Masterreko hamar ikaslek Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldi batekin amaituko dituzte ikasketak ekainaren 24, 25 eta 26an, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba aretoan. Kontzertu hauek, ikusleei irekiak eta doakoak, ikasleen azken-azterketa izango dira eta ikasleek master ikasketetan lortutako gaitasunak erakutsiko dizkiete bertaratutakoei.

Protagonistak ikastegiko hamar talentu gazte dira: Sergio Albacete, Aitor Zorzano eta Alejandro Haro (saxofoia); Dario Moreno, Marcos Salcines (pianoa); Xabier Barrenetxea (baxua); Álvaro Jarauta (tronboia); Brian Aching eta Lucas Cobo (gitarra) eta Ledián Mola (kontrabaxua). Kontzertu bakoitzaren ordutegia jakiteko, hemen.

X