Jarrai Gaitzazu

Home  /  GOI MAILAKO TITULUA  /  SARBIDEA ETA ONARPENA

SARRERA PROBAK MUSIKENEN
2020-21 IKASTURTERAKO SARBIDEA

Musikenek ekainaren 15a eta uztailaren 13a bitartean egingo ditu 2020-21 ikasturterako sarrera-probak. Probetan izena emateko epea ekainaren 8an amaituko da.

Norbanakoen osasuna eta segurtasuna lehentasuna denez, Musikenek proben egitura moldatu du, proben egitura jasotzen duen 2/2020 Ebazpenaren Moldaketa-n ikus daitekeen bezala. Proba guztiak telematikoki edo grabazioak bidaliz egingo dira (ikus proben Egutegia).

 

EREDUAK

FAQ:  SARBIDEA ETA ONARPENA

Zeintzuk dira data nagusiak?
Data eguneratuak: 2020-05-05

Izena ematea: 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 8ra
Musika irakaskuntza profesionalen batez besteko nota ematea: 2020ko ekainak 19ko goizeko 10ak baino lehen
Sarrera probak: 2020ko ekainaren 15a eta uztailaren 3a bitartean (espezialitateka datak gutxienez hilabeteko aurrerapenez emango dira argitara)
Matrikulazioa: 2020ko uztailaren erdialdean
Espedienteen lekualdaketak: 2020ko uztailaren 1etik 10era
Berriz ikastegira datozenak: 2020ko uztailaren 1etik 10era
Sarrera proba beste ikastegi batean eginda sarbidea: 2020ko uztailaren 1etik 15era

Nola eta noiz egin behar ditut nire proben grabazioak?

Probatan izena eman eta onartuak izan diren hautagai guztiek proba garaiko lehenengo egunean (2020ko ekainak 15) grabazioak egin eta bidaltzeko jarraibide zehatzak jasoko dituzte. Hautagaiei une horretan bertan jakinaraziko zaie ariketa ezberdinen partitura eta audioak (hala badagokio) jasoko dituzten eguna eta ordua.

Musikenek egiten al ditu sarrera probak irailean?

Espezialitateren batean plazarik hutsik geratuz gero, beste sarrera-proba batetarako deialdia egin ahal izango da  irailean, behar den moduan iragarria ikastegiko web orrian.

Egin al dezaket espezialitate bat baino gehiagorako sarrera proba?

Bai, gehienez hirutarako eta izen-emate tasak egiten den espezialitate bakoitzarengatik ordaindu beharko dira.

Derrigorrezkoa al da sarrera probara musikari laguntzailearekin joatea?

Hala behar duten obrak laguntzailearekin interpretatu beharko dira eta hautagaiek beren parteneira ekar dezakete. Izen-emate orrian espreski hala eskatzen den kasuetan Musikenek laguntzaileak jarriko ditu hautagaien eskura, dagozkion tasak ordaindu  ondoren.

GARRANTZIZKO EGUNERATZEA: 2020-21 ikasturterako sarrera-probetarako, ezohiko moduan eta egungo osasun egoera dela eta, pianoaren laguntzaz jo behar diren obrak pianorik gabe onartuko dia. Hala ere, ahal den neurrian, grabazioak pianoaren laguntzaz bidaltzea gomendatzen da.

Zein da ikastegiak jartzen dituen laguntzaileen kostua?

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen pianista laguntzailea nahi badu 100 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du pianista sarrera proban aritzea eta baita aurretik ordu beteko entsegua ere, bi aldeek adostutako ordutegian.

Hautagaiak ikastegiak jartzen duen sekzio erritmikoa nahi badu 60 euro ordaindu beharko ditu izen-emate epean. Zenbateko horrek barne hartzen du taldeak sarrera proban jotzea eta aurretik berorrekin topaketa bat izatea.

GARRANTZIZKO EGUNERATZEA: ikastegiak ez du pianista laguntzailerik jarriko 2020-2021 sarrera probetarako

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzen badut, Musikenek izen-emate kuota itzuliko al dit?

Sarrera probetarako izen-ematea ezeztatzeko eskaerak ez du inondik inora kontzeptu horregatik ordaindutakoa itzultzeko eskubidea ematen.

Musikari laguntzaileen kontzeptuan ordaindu diren zenbatekoen kasuan (pianista edo sekzio erritmikoa), kuotaren itzulketa eskatzeko gehieneko epea 2020ko ekainaren 1a izango da.

Derrigorrezkoa al da Musika Titulu Profesionalaren jabe izatea Musikeneko sarrera proba egiteko?

Ez, hautazkoa da. Batezbesteko nota aurkeztu nahi bada proben kalifikazio finalean kontutan har dadin, sarrera proben izen-emate orrian adierazi eta horretarako ezarritako epean honako dokumentazioa eman behar da (2020ko ekainak 19ko goizeko 10ak baino lehen)

LOGSE eta LOE musika titulazio profesionala:

  • Batezbesteko nota zehazten den egiaztagiria. Ez da inolaz ere batezbesteko nota berariaz adierazten ez duen inolako espediente akademikorik onartuko.

66 laneko Musika Irakasle titulazioa:

  • Tituluaren fotokopia konpultsatua eta ziurtagiri akademikoa.
Derrigorrezkoa al da Batxilergoa gainditua izatea goi mailako musika ikasketak egiteko?

Batxiler liburua aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan, edo horren ezean eskatu izanaren frogagiria. Ez da derrigorrezkoa sarrera proba egunean aurkeztea.

Batxiler titulurik ez baduzu, araudiaren arabera honakoak gaindituta ere izan dezakezu sarbidea: 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatera sarbide proba; 19 urtetik gorakoentzat heldutasun proba, urtero Administrazioek deitua eta estatu guztian balioa duena; Heziketa Profesionaleko Goi Mailako heziketa zikloetarakosarbide probako atal komuna.

Bestalde, 8/2013 Lege Organikoaren 69.5 artikuluan finkatzen diren adin betebeharrak betetzen dutenek Musikenen Batxiler titulurik gabe Goi Mailako ikasketak egiteko aukera izango dute. Horretarako berariazko proba egin beharko dute; probaren lehenengo zatia ekainaren 19an 10:00etan egingo da Musikenen eta epaimahaiak proposatutako testu baten iruzkina izango da. Proba baztertzailea izango da eta behin gaindituz gero, lortutako kalifikazioa ez da sarbide probaren guztizko notan kontutan hartuko. Proba honetan baloratuko da: kontzeptuak ulertzea, hizkuntzaren erabilera, emandako erantzunetan galderekiko lotura, sintesia eta egokitzeko gaitasuna, ideiak hierarkizatzea, azalpenaren ordena, edukiak garbi azaldu eta menderatzea.

Atzerriko Batxilergo titulua dut, homologatu beharra al dut?

Titulua luzatzen duen herrialdearen arabera. Europar Batasunaren kide diren herrialdeetako Titulua, edo elkarrekikotasun erregimenean gai honen inguruan nazioarteko hitzarmenak sinatuak dituzten beste estatu batzuetako diploma, Batxilergo edo Batxiler ikasketak badituzu, ez da homologaziorik egin beharrik. (Herrialdeen zerrenda: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekia, Txina, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suedia eta Suitza. Nazioarteko Batxilergoa eta Europar eskolak lortutako titulazioak ere onartuko dira).

Zerrenda horretan ez dauden herrialdeetako ikasleek atzerriko batxiler titulua homologatu beharko dute. Ikastegiak behin behinean onartuko ditu homologazio eskaera egin dutela ziurtatzen duten ikasleak, berori ebatzi arte.

Ze balio du gainditutako sarrera probak

Musikeneko sarrera-proba gainditzeak proba-deialdiko ikasturtean matrikulatzeko aukera ematen du soilik. Horrenbestez, proba gaindituta plaza lortu ezean, goi-mailako ikasketa hauetan aritzeko interesa izanez gero, hautagaiek proba osorik errepikatu beharko dute hurrengo deialdietan.

Horretaz gain, maiatzaren 14ko 631/2010 EDaren 5.6 artikuluaren arabera: “La superación de esta prueba específica permitirá acceder a cualquiera de los centros del Estado donde se cursen estas enseñanzas, sin perjuicio de la disponibilidad de plazas de los mismos.”

Norengana jo behar dut nire sarrera probetako kalifikazioak berrikustea eskatu nahi badut?

Erreklamazioak atxikitako dokumentu batean bidaliko dira (pdf) honako posta elektronikora: plan.docente@musikene.eus kalifikazioak argitara eman eta gehienez hiru egunetako epean.

Honako testu arauemaileak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendariaren 2020ko otsailaren 3ko Ebazpenetik aterata dago:

“13.7.– Bete gabeko plazarik geratzen bada, Musikenek plaza horiek esleitu ahal izango dizkie sarrera-probak beste musika-kontserbatorio edo musikako goi-mailako ikastegi batean gainditu dituzten ikasleei. Ikasle horiek onarpen-eskaerak egin ahal izango dituzte 2020ko uztailaren 1etik 15era bitartean Musikeneko idazkaritzan. Eskaera horiek ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu.”

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu ikastegiak bete gabe dituen plazak kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

ESPEDIENTE LEKUALDAKETA

Musikenek urtean deialdi bat antolatzen du goi mailako irakaskuntza artistikoen ikastegietatik eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Espazioko (EEEES) musika graduetatik espediente lekualdaketen bitartez sartu ahal izateko.

Lekualdaketa eskaerak 2020eko uztailaren 1a eta 10a bitartean egin ahal izango dira.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie uztaileko bigarren hamabostaldian.

Ikasleak, onartua izan ondoren, Musikenera lekualdatzea eskatu beharko du jatorrizko ikastegian, dagokion onarpen gutunarekin.

ESKAERAK

Interesdunek honako hiru pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • secretaria.academica@musikene.eus helbidera posta elektronikoz espediente akademiko ofiziala bidaltzea, jatorrizko ikastegiaren sinadura eta zigiluekin.
  • Ikastegira itzultzea eskatu den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:

– Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

– Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.

– Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.

– Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz.

 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 10, 1b artikuluaren arabera, erkidego autonomo ezberdinen artean ikasketa berberak jarraitzeko espediente lekualdaketak egiten direnean, lortutako kreditu guztiak aitortuko dira.

Jatorrizko ikastegian egin diren ikasketen aitorpena dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a izango da.

Espainiako nazio-lurraldetik kanpora espediente aldaketak: lehen adierazitakoaz gain, espediente akademikoaren zinpeko itzulpena eman beharko da izen-ematea egiten den unean.

Espediente lekualdaketak Goi Mailako Hezkuntzako Europar Esparrutik kanpo: ez dago ezarria Musikenek GMHEEtik kanpoko ikastegietako ikasketak aitor ditzakeenik. Interesdunak dagokion administrazioari eskatu beharko dio goi mailako ikasketak aitortzea, eta horien baliozkotze agiria eman beharko du izen-ematea egiterakoan. Horren arabera ikastegiak lekualdatzea bideragarri izan daitekeen edo ez erabaki ahal izango du. Informazio gehiagorako: secretaria.academica@musikene.eus

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2020ko uztailaren 1tatik eta 10era.

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea
  • Ikastegira itzultzea den espezialitatearen arabera eskatzen den dokumentazio gehigarria ematea*:

– Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz

– Zuzendaritza: eskatzailearen keinua baloratzea ahalbidetuko duen 10 eta 15 minutu bitarteko grabazio bat.

– Konposizioa: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, hala nahi izanez gero, audioan.

– Pedagogia: eskatzailearen bi grabazio ahots eta pianoarekin, bakoitza 5 minutuko iraupenaz.

 

*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da  (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.

GARRANTZIZKOA

Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.

X