Neurozientzia, Psikologia eta Musikari buruzko topaketak Musikenen
Musikak gure garunean duen eragina hitzaldiarekin Jakiundek bihar, asteartea 8, hasiera emango dio Zientzien hotsak zikloari, Laboral Kutxaren laguntzarekin Musikenen egingo dena. Lehenengo hitzaldi hau 18.30etan emango da Euskal Herriko goi mailako musika Ikastegiaren auditoriumean eta sarrera librea izango du.
MUSIKENE HAMABOSTALDIAN
Donostiako Musika Hamabostaldiak musika klasikoz beteko du abuztua beste behin, eta Musikenek oraingoan ere jaialdian parte hartuko du bien arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Lehenengo jarduera Lauburu Sax Quartet taldeak ekarriko du abuztuaren 1eko irekiera ekitaldian. Ondoren gure ikasleek bi masterclass jasoko
JAZZ IKASLEAK EUSKAL JAIALDIETAN
Musikeneko hainbat Jazz ikaslek udan zehar egingo diren bi jaialdi entzutetsutan parte hartuko dute. Lehenengo parte hartzea Gasteizko Jazz jaialdia izango da, Eolo Andino, Niko Andino, Xurxo Estévez, Karles Pérez eta David Cid ikasleek osatutako taldearekin uztailaren 18an, osteguna, Falerina
EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALEAN GRADUONDOKO BERRIA
Musikenek graduondoko aitzindari bat kaleratuko du, euskal musika herrikoiaren errepertoriotik abiatuta instrumentu jotzaile, konpositore, zuzendari eta irakasle diren musika-profesionalei jakituria zabaltzeko aukera emango diena. Musikari profesional eta hezitzaileen beharrei erantzuteko pentsatua, gai horretan interesa duen edozein musika tituluduni eta edozein
LIBURU BAT MUSIKENERENTZAT
Gure ikastegiaren jatorria, historia eta oraina jaso dugu Musikenen lehenengo 15 urteak laburbiltzen dituen liburu batean. Argitalpena bere protagonistekin egin da eta inguruko kultur-agente askoren testigantzak jasotzen ditu, ikastegi aitzindari eta erreferentziazko honetara gerturatu eta bere nortasunaren gakoak emanez. Liburuaren
MUSIKENEWS BERRIA
Ikastegiko ikasleek egiten duten Musikenews aldizkariaren azkeneko zenbakia musika ez klasikoari eskaini zaio. HEMEN deskargatu.
MUSIKENE MASTER STRING OKESTRAREN KONTZERTU SOLIDARIOA
Musikene Master String Orkestrak kontzertu solidarioa emango du Musikenen maiatzak 31n, 19.30etan, Juan Ciudad GKEaren alde. Emanaldia Euskal Herriko goi Mailako Musika Ikastegiak MusikeneKIN izenaz garatzen duen gizarte- eta hezkuntza-alorreko egitasmoaren baitan egingo da. Kontzerturako sarrerak 6 €tan egongo dira
Nuevo convenio con la Sociedad Coral de Bilbao
El primer proyecto fruto de la colaboración será la formulación del marco teórico del proyecto Eskolan Kantari por parte del Departamento de Pedagogía de Musikene. Este proyecto socioeducativo es una iniciativa que acerca la formación coral a centros de enseñanza
GURE IKASLEAK DIRA GURE BERMEA
Musikenen trebatutako gazteak dira gure enbaxadore onenak. Asko dira gure ikastegian trebatutako interpretatzaileak hartzen dituzten orkestra eta talde entzutetsuak, hala nola Gustav Mahler Jugendorchester edo European Union Youth Orchestra, Stuttgartko Orkestra Filarmonikoa, Milango Teatro alla Scala Orkestra, London Symphony Orchestra,
MUSIKENEWS ALDIZKARIA EMAKUMEEKIN
Ikastegiko ikasleek egiten duten Musikenews aldizkariaren azkeneko zenbakia oso osorik eskaini zaio emakumeak eta musika gaiari. HEMEN deskargatu.