Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE HAMABOSTALDIAN

MUSIKENE HAMABOSTALDIAN

Donostiako Musika Hamabostaldiak musika klasikoz beteko du abuztua beste behin, eta Musikenek oraingoan ere jaialdian parte hartuko du bien arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Lehenengo jarduera Lauburu Sax Quartet taldeak ekarriko du abuztuaren 1eko irekiera ekitaldian. Ondoren gure ikasleek bi masterclass jasoko dituzte Musikenen, biak 11etan. Lehenengoa abuztuaren 3an izango da eta Khatia Buniatishvili pianistak eskainiko du, eta bigarrena Johannes Pramsohler biolin jotzailearen eskutik egingo da 11n.

Beste urte batez, Gazte Interpretatzaileek Zikloak Musikeneko bakarlari eta taldeak hartuko ditu soilik. Kontzertu bikainak entzuteko aukera izango dugu abuztuaren 19an hasi eta 23ra arte, beti 19.00etan. Esaldi Hirukotea, Alberto Abengózar, Four Beats, Luz Sedeño eta Garaiz Hirukotea izango ditugu zikloan.

Azkenik, Musikeler zikloak kontzertu informalagoak ekarriko dizkigu Convent Garden-en terrazan 20.00etan, Ezust bikotea abuztuaren 22an eta Arai Bikotea 23an. Kontzertu hauetarako sarrera librea izango da.

 

X