Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  JAZZ IKASLEAK EUSKAL JAIALDIETAN

JAZZ IKASLEAK EUSKAL JAIALDIETAN

Musikeneko hainbat Jazz ikaslek udan zehar egingo diren bi jaialdi entzutetsutan parte hartuko dute. Lehenengo parte hartzea Gasteizko Jazz jaialdia izango da, Eolo Andino, Niko Andino, Xurxo Estévez, Karles Pérez eta David Cid ikasleek osatutako taldearekin uztailaren 18an, osteguna, Falerina lorategian 12etan. Horretaz gain, uztailaren 24tik 28ra egingo den Donostiako Heineken Jazzaldiak The Funk & Risketeers taldearen emanaldia hartuko du 24an, asteazkena, 18.00etan Coca Cola espazioan, eta Xvr Estévez Sextet eta Nasim Quartet berriz 28an arituko dira, biak ordu berean, lehenengoa Frigo espazioan eta bigarrena Heineken terrazan. Horiekin batera jaialdiak berak hautatu dituen ikasle eta ikasle ohiak ere izango ditugu, hala nola Reunion Big Band, Xahu edo Juan José Cabilla with Strings. Musikenek Jazzaldian izango duen parte hartzea Patri Goialdi gure irakasleak osatuko du San Telmo Museoaren zikloan uztailaren 25 eta 26an eta Victoria Eugenia antzokian 27an. Patri Goialde Jazz musikaren historia eta Musika modernoaren filosofia eta estetika irakasle da.

 

X