Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA

Musikene Big Band eta Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 12an, ostirala, eta 13an, larunbata.

Asteburua Musikene Big Bandaren emanaldi batekin hasiko da maiatzaren 12an, ostirala, 20:00etan Tolosako Leidor Antzokian, Bernard Van Rossum saxofoi jotzaile, konpositore eta moldatzaile hispaniar-holandarraren gidaritzapean. Egitarau osoa hemen. Sarrerak Leidor antzokiko leihatilan, baita esteka honetan ere. Kontzertua Kutxa Fundazioarekin lankidetzan eta Europar Batasunaren laguntzari esker.

Orkestrari dagokionez, Adrian Leaper maisua izango da ikasleekin astebetez lan egin ondoren, kontzertu batean talde sinfonikoaren buru jarriko dena. Topaketa maiatzaren 13an, larunbata, izango da, 19:00etan, Musikeneko auditorioan. Kantuko ikaslea, Carolina Luquin sopranoa, bakarlari gisa arituko da. Egitarau osoa hemen.

 

X