Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  KLANGFORUM WIEN MUSIKENEN

KLANGFORUM WIEN MUSIKENEN

Klangforum Wien, Vienako ensemble ospetsuak egoitza bat egingo du Musikenen datozen apirilaren 27, 28 eta 29an. Masterreko Sorkuntza eta Interpretazioko ikasleek tailerrak eta masterclassak  izango dituzte eta ikastegi osoak hauek gertutik ezagutzeko aukera izango du. Era berean, publikoak, kontzertuan entzuteko aukera izango du, datorren larunbatean, apirialk 29 Musikenen bertan. Programa hemen 

Klangforum Wien 12 herrialdetako 24 musikarik osatzen dute, eta etengabe aztertzen ditu sormen artistikoko aukera berriak, gure garaiko konpositore garrantzitsuenekin batera. Pentsamendu irekikoa, interpretazioan bertutetsua eta entzumenaren bidez hautematen dena, Klangforum Wienek interpretazio artistikoa eta esperientzia-espazioaren hedapena lantzen ditu. Klangforum Wienen emanaldi bat gertaera bat da hitzaren zentzurik onenean; esperientzia sentsuala eskaintzan du, berehalakoa eta saihestezina.

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte.

X