Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  2023-24 IKASTURTEAN GRADU ETA MASTERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2023-24 IKASTURTEAN GRADU ETA MASTERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Musikeneko 2023-2024 ikasturteko musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetako gradu eta masterreko sarrera-probetan izena emateko epe berria.

MASTERRA

Musikenen eskaintzen ditugun bost master ofizialetan izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, eta deialdia guztientzat berdina da. Sarrera-probak ONLINE egingo dira, bideoak bidalita, ekainaren 13an eta 14an, eta matrikulazioa ONLINE egingo da uztailean.

Musikenen irakasten ditugun master ofizialak:

GRADUA

Gradurako izena emateko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik, eta sarrera-probak 2023ko ekainaren bigarren hamabostaldian egingo dira, aurrez aurre. Espezialitate hauek daude eskuragarri:

  • KONPOSIZIOA
  • PEDAGOGIA
  • ZUZENDARITZA

Koru Zuzendaritza | Orkestra Zuzendaritza

  • INTERPRETAZIOA:

Akordeoia | Harpa | Kantua | Klarinetea | Kontrabaxua |Fagota | Flauta | Gitarra | Oboea | Organoa | Perkusioa | Pianoa | Saxofoia | Tronboia | Trompa | Tronpeta | Tuba | Txistu | Biola | Biolina | Biolontxeloa

  • JAZZA:

Baxu elektrikoa | Bateria | Kantua | Kontrabaxua | Gitarra | Pianoa | Saxoa | Tronboia | Tronpeta

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu esteka hau.

 

X