Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  FRANCISCO ESCUDERO EUSKAL KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA

FRANCISCO ESCUDERO EUSKAL KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA

Musikenek Francisco Escudero euskal musikari eta konpositorea omenduko du bihar, maiatzak 16, asteartea, 19:00etan Goi Mailako Musika Ikastegian egingo den kontzertuarekin.

Escuderoren oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da Musikeneko auditoriumean. Gainera, konpositorearen seme eta musikologoa den, Francisco Mª Escuderoren laguntza paregabea izango dugu, baita Itziar Larrinaga Musikeneko Ikerketa Koordinatzailearen laguntza ere. Konpositorearen figurari buruzko aurkezpen bat eta kontzertuaren obren aurkezpen labur bat eskainiko dizkigute.

Kontzertu hau, doakoa eta publikoari irekia, Musikenek euskal konpositoreen lana gure gizartera hurbiltzeko abian jarri duen Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren parte da.

PROGRAMA OSOA HEMEN

X