Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  AFGANISTANGO EMAKUME ERBESTERATUAK OSATUTAKO « ZOHRA ORKESTRA »REN KONTZERTUA

AFGANISTANGO EMAKUME ERBESTERATUAK OSATUTAKO « ZOHRA ORKESTRA »REN KONTZERTUA

Erbestean dauden afganiar emakumeek osatutako ZOHRA ORKESTRAn Musikeneko ikasleak parte hartuko dute urriaren 14an arratsaldeko 19:00etan Musikenen eskainiko duten kontzertuan. Constança Simasek zuzenduko du taldea.

Iparraldeko Haizebegi jaialdian eskainiko dute bere lehen kontzertua Afganistandik ihes egin zutenetik.. Eta Musikenek jaialdi honekin duen lankidetza dela eta, gure ikasleei aukera luzatu die orkestra honetan jotzeko eta Donostian Musikeneko auditorioan kontzertua eskaintzeko.

Berdintasunaren eta kulturaren alde jarduera honetan lagunduz, Musikenek atseginez hartzen du Donostian, Afganistango emakumeek  existitzeko eskubidearen alde egiten duten borrokaren orkestra enblematiko hau.

PROGRAMA  HEMEN 

Zohra Orkestra

Zohra Orkestrako kideak 13 eta 20 urte artean dituzte eta Kabulen egoera zailean hazi ziren. Ahmad Sarmast Afganistango Musika Institutu Nazionalaren (ANIM) sortzaileak 2010ean sortutako musika-proiektuari esker, beren bizitzei zentzua eman die, musikaren bikaintasunari esker. Elkarrekin Zohra Orkestra sortu zuten. Emakume gazteek osoki osatua, orkestrak erronka bota die talibanen debekuei, eta frogatu du emakumeek eremu publikoan leku bat har dezaketela, 2021eko abuztuaren 15era arte, talibanek Kabul hartu eta beren bizi-arauak ezarri zituzten arte. ANIM lehen egunetik okupatu zuten eta aginte zentro bihurtu zuten talibanentzat, banku-kontuak blokeatuz, instrumentuak suntsituz eta musikariak jazarriaz. ANIMek erbesteratu egin behar izan zuen.

Australian erbesteratua lehenik, Ahmad Sarmastek nazioarteari dei egin zion. Mendebaldeko zein demokraziak onartuko lituzke ANIMeko 273 ikasle eta irakasleak? Portugalek berehala erantzun zuen modu positiboan. Une horretatik aurrera, informazioa ANIMeko kideen artean zabaldu zen, eta Lisboa elkargune bihurtu zen eta ANIMeko ikasle guztiei eskatu zitzaien Lisboan biltzeko, Portugalek aukera ematen baitie beren musika-jarduerei berriro ekiteko.

Elkartasun-sare bat sortu zen salbuespenezko salbamendu-operazio hori ahalbidetzeko. Arteen mezenak lekualdatze erraldoian inplikatu ziren eta Daniel Ek, Spotify plataformaren sortzaileak, ANIMeko ikasleak Lisboara iristeko hegazkin bat antolatu zuen. Gaur, musikariak bi lekutan daude bilduta, Bragan eta Guimarãesen. Hemen hasi dira berriz ikastaroak. ANIMen egoitza Lisboan dago oraindik.

X