MUSIKENE BANDA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
Musikene Banda Sinfonikoak 2023-2024 programazioko lehen kontzertua eskainiko du Miquel Rodrigoren gidaritzapean larunbat honetan, urriak 21, 19:00etan Musikeneko auditoriumean.
Pablo Sanz perkusio ikasleak bakarlari gisa parte hartuko du topaketan. Programa A. Comitasen musikarekin hasiko da, zehazki Homenaje a Dimitri Shostakovich,Op.4 obrarekin, K. Aberen Prism Rapsody para marimba lanarekin jarraitzeko eta J. Barnesen Sinfonía n.3 «Trágica» Op.89 lanarekin amaitzeko. Programa osoa hemen
Kontzerturako sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte.