Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLEAREN LEHENGO KONTZERTUA

MSKN MASTER ENSEMBLEAREN LEHENGO KONTZERTUA

MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du larunbatean, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean.

Leticia Vergara mezzosopranoak,  Musikeneko ikasleak, bakarlari gisa parte hartuko du emanaldian. Programa Franz Schreker-en, Luigi Dallapicolla-ren y Aaron Copland-en obrekin osatuko da. PROGRAMA HEMEN

MSKN Master Ensembleak ikasturte honetan eskainiko duen lehengo kontzertua izango da. Balio anitzeko talde honetan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako lanbide formakuntza jasoko dute, XX. mendeko klasikoetatik hasi eta XXI. mendeko obra berrien estreinaldira arte oinarrituz, batez ere.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X