Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Chillida Lekuk eta Musikenek lankidetza kultural eta artistikoari ekin diote

Chillida Lekuk eta Musikenek lankidetza kultural eta artistikoari ekin diote

Chillida Lekuk eta Musikenek, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur kultura- eta arte-ekitaldiak garatu, programatu eta zabaltzeko. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen du izaera desberdineko jarduerak egiteko. Ekintza horien protagonistak Musikeneko ikasleak eta egresatuak izango dira batez ere, bertako irakasleekin batera.

Jarduera hauetan zehar, Musika Garaikidea Sortzeko masterreko ikasleek, Chillida Leku eta Eduardo Chillidaren lanak izango dituzte inspirazio-iturri haien obrak sortzeko. Lan horren emaitza gisa, Musikeneko ikasle edo egresatuen bakarkako edo formatu txikiko kontzertuak programatuko dira.

Bestalde, bi erakundeek musika eta eskultura barne dituzten diziplinarteko sorkuntza-proiektuetan parte hartuko dute. Musikeneko ikasleei zuzendutako masterclassak, tailerrak eta hitzaldiak emango dira ere, Chillida Lekuk gonbidatutako langile edo artisten eskutik.

X