Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikeneko ikasleak Juventudes Musikales-en garaile

Musikeneko ikasleak Juventudes Musikales-en garaile

Juventudes Musicales de España (JM España) erakundeak antolatutako lehiaketa historikoak baditu irabazleak deialdiko bi modalitateetan: Pianoa eta Berezko modalitaterik gabeko instrumentuak.

Joan Miquel Fiol Villegas Musikeneko ikasle ohiak irabazi du lehiaketaren 103. deialdia Piano modalitatean. Mallorcarrak, Marta Zabaletaren ikasleak, 20/21 ikasturtean amaitu zituen Piano espezialitateko ikasketak.

Modalitate propiorik gabeko instrumentuei dagokien bigarren saria Juan Matías Cuartas ikasleak irabazi du. Sarituak, Iñaki Alberdiren ikasleak, 19/20 ikasturtean amaitu zuen Akordeoiaren Interpretazio Gradua ikastegian, eta gaur egun Musikenen Musika Interpretazioko Masterra egiten ari da.

X