Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE SUMMER BIG BAND JAZZALDIAN

MUSIKENE SUMMER BIG BAND JAZZALDIAN

Musikene Summer Big Band, Musikeneko ikasleek osatutako taldea, Donostia Jazzaldian izango da uztailaren 22an, 21:00etan, Donostiako Trinitate plazan Miho Hazamaren zuzendaritzapean.

Miho Hazama japoniar musikaria bere belaunaldiko musikagile, moldatzaile eta zuzendari oparoenetako bat da, eta benetako haize freskoa Big Band musikari dagokionez. Zuzenduko duen programa jatorrizko konposizio eta konponketen aukeraketa bat da.

Kontzertu honekin, Musikeneko JAZZeko ikasleek Jazzaldiaren arimatzat jotzen den espazio enblematiko honetan jotzeko aukera izango dute, jazzeko izen handi guztiak igaro diren eta igarotzen jarraitzen duten tokian. Informazio gehiago hemen

JAZZ interpretazio masterreko 2022/23 ikasturteko izen ematea zabalik

X