Musikene Donostiako Musika Hamabostaldian
Beste behin ere, Musikeneko ikasleek, Estatuko musika klasikoko jaialdi zaharrena eta Europako beteranoetakoa den, Donostiako 83. Musika Hamabostaldiko Interprete Gazteen Zikloan parte hartuko dute.
Inteprete Gazteen Zikloa, aukera paregabea izango da Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak egiten duen lana zer nolakoa den zuzenean publikoari erakusteko. Kontzertuak abuztuaren 22tik 25era izango dira Miramar Jauregian arratsaldeko 19:00 etan. Sarreren salmenta Interprete Gazteen Zikloa hemen
KONTZERTUAK INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA:
- Abuztuak 22: AKORDEOI KONTZERTUA
- Marta Cubas, akordeoia
- Abuztuak 23: ENSEMBLE L’INÉGALITÉ KONTZERTUA
- Roi Fernandes & Clara Pérez, biolinak
- Luis Alejandro Castillo, biolontxeloa
- Víctor Perea, organoa
- Abuztuak 24: HARPA KONTZERTUA
- Nerea Azkona, harpa
- Abuztuak 25: PIANO KONTZERTUA
- Javier Hombría, pianoa
Era berean, Musikeneko ikasleak ere izango dira protagonistak Donostiako Musika Hamabostaldiak MusiKelerekin proposatutako bi hitzorduetan: abuztuaren 26 eta 27an Tabakaleran arratsaldeko 20:00etan. Giro lasaian eta formalismorik gabe, Cadenza Quartet eta Koda Laukotea entzuteko aukera izango da Kutxa Kultur Plazan, garagardo bat dastatuz, errepertorio klasikoa zuzenean entzuten ari zaren bitartean. Sarrera salmenta Musikeler hemen
KONTZERTUAK MUSIKELER:
- Abuztuak 26: KONTZERTUA CADENZA CUARTET
- Diego Levices, saxofoi sopranoa
- María Ortiz, saxofón altua
- Claudia Carballo, saxofoi tenorra
- Jorge Esteban, saxofoi baritonoa
- Abuztuak 27: KONTZERTUA KODA LAUKOTEA
- Laura Palop, flauta
- Miriam Castelao, oboea
- Carmen Juara, fagota
- Belén Troitiño, klarinetea