2022 Ravel Akademiako konpositore gazteen kontzertua
Ostiralean, irailaren 9a, 12:00etan, Iparraldeko Ravel Jaialdiaren konposizio eta interpretazio ikastaroko amaiera kontzertua egingo da Musikenerekin elkarlanean.
Musikeneko auditoriumean, musikari gazteek eta soprano batek Philippe Manoury eta Ramon Lazkanoren zuzendaritzapean lan egin duten sei talentu sortzaile gazteek konposatutako piezak interpretatuko dituzte.
Programa honako hauek osatzen dute: Pongtorn Techaboonakho-ren Transient , Lur Gonzálezenen Zur eta Lur, Aron Ludwigen Sextett, Tomás La Portaren Final del Juego, Eduardo Valienteren Vox exterior eta Vincent Portesen La Tarte.
Kontzerturako sarrera librea eta doakoa da.