Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  JAZZ-HITZ ALDIZKARIAREN ALE BERRIA

JAZZ-HITZ ALDIZKARIAREN ALE BERRIA

JAZZ-hitz aldizkariaren ale berria irakurgai duzu dagoeneko. JAZZ-hitzen 5. alea askotarikoa da, eta, beraz, askotariko gaiak biltzen ditu: jazzean hezkuntzari buruzko artikuluetatik musika-genero horri buruzko argitalpenak ardatz dituen artikuluetara, edo jazzaren hainbat alderdi estilistikoren azterketan sakontzen dutenak.

JAZZ-hitz jazz musikaren inguruko ikerketa aldizkaria da, Musikene-Euskal Herriko Musika ikastegiaren Jazz Departamentuak bultzatua eta musika genero horri lotutako zientzia-lanak oso ikuspegi zabaletik argitaratzeko asmoa duena.

Aldizkaria irauteko bokazioz jaio da, urtean behin emango delarik argitara; nazioarteko komunitatearen interesa pizteko bokazioa ere baduenez herrialde eta hizkuntza ezberdinetako kolaboratzaileei irekitzen die bere ateak.

Ikus hemen aldizkaria

X