Igartza beka
Beasaingo Igartza Jauregiak Beasaingo Udalak ematen duen Igartza Bekaren hautaketa lehiaketa hartuko du aurten ere. Probak azaroaren 21ean egingo dira, larunbata, egun osoan zehar eta bertan espezialitate ezberdinetako ikasleak bilduko dira, Goi Mailako 4. urtekoak zein Master ikasleak. Musikeneko ikasleentzat
Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua
Musikene Banda Sinfonikoak doako kontzertua emango du larunbatean, urriak 24, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Juan Miguel Romero Llopisek zuzenduko duen emanaldiak Nicolás Cabaleiro oboe jotzaile eta ikasle ohia izango du bakarlari. Óscar Navarroren Downey Overture eta Legacy obrek irekiko dute emanaldia eta Stravinskyren Symphonie for wind
Euskadiko Orkestrak eta Musikenek orkestra bakarra osatuko dute aparteko kontzertu baterako
Euskadiko Orkestrako zenbait kide eta Musikeneko Orkestra Ikasketa Masterreko ikasleak Miramonen elkartu dira orkestra bakar batean orkestra-praktika lana egiteko. Elkarlan horren emaitza Musikenen ostiralean, hilak 9, 19:30ean egingo den aparteko kontzertu batean ikusiko da. Aste honetako elkarlanari esker bi erakundeek 2012. urteaz
KONTZERTUETAN SARTZEKO ARAUAK
Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, Musikenen egiten ditugun kontzertuetarako ez da gonbidapenik banatuko. Gure ikastegiak antolatutako kontzertuak doakoak izango dira eta sarrera librea izango dute eserlekuak bete arte. Kontzertuetara aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak ekitaldi
Estreinaldi bikoitza Arkitekturaren Munduko Egunean
Lehendabiziko aldiz aurkeztuko zaie ikusleei MSKN Master Ensemblea eta Mikel Iturregiren Hondakinaren geldialdiak obra Arkitekturaren Munduko Eguna urtero ospatzen da urriko lehenengo astelehenean, eta datorren hilak 5ean Musikeneko Master ikasleen presentzia handia izango du. MSKN Master Ensemblea entzungo den lehenengo aldia izango da,
Jazzaren jatorria Donostian, Patri Goialderen liburu berria
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak bide eman du Musikene, UPV/EHU eta Eresbilek irakasle horien lanak lehentasunez ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabakitzeko. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore,
Graduondokoetarako izen-ematea zabalik
Oraindik plaza libre daude datorren ikasturtean gure ikastetxean graduondoko bat ikasi ahal izateko. Eskaintzen dugun diziplina eskaintza zabalaren artean, musika tradizionalarena eta koru-prestakuntza eszenikoarena nabarmentzen dira, Intermezzorekin lankidetzan. Horiez gain, Musikenek espezializazioa eskaintzen du interpretazio klasikoko, jazzeko eta ganbera-musikako instrumentu
Iraileko ezohiko deialdia
Musika Garaikidea Sortzeko Masterra, Jazz Interpretazioko Masterra eta Musika-arloko bitartekaritza kudeaketa eta zabalkundeko Masterra egiteko deialdi berri bat ireki dugu. Izena irailaren 10era arte eman daiteke. Sarbide-probak, online, irailaren 14an eta 15ean izango dira. Informazio gehiago
Donostiako Jazzaldian eta Musika Hamabostaldian kontzertuak
Berriz ere izango gara agertokietan, Donostian udaran egiten diren bi jaialdi nagusietan gure ikasleek emango dituzten kontzertuetan. Connection Trio taldea, Juanma Domínguez (kontrabaxua), Adrián Martínez (tronboia) eta Jorge Fernández (pianoa) ikasleek osatua, uztailaren 22an eta 24an izango dugu, 17.30etan, Kursaaleko
Koru abeslarientzat graduondoko berria
Musikenek askotariko eskaintza interesgarria du graduondokoetan, joan den urtean euskal musika tradizionalaren ikastaro arrakastatsuarekin zabaldu zena. Aurten Ikastaro berritzaile bat dugu, Intermezzo enpresarekin elkarlanean abeslarientzat musikan eta eszenatokian profesionalizazioa eskaintzen duena. Musikenek eta Intermezzok bat egin dute graduondoko berritzaile hau eskaintzeko,