Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENEKO ORKESTRA SINFONIKOAREN ETA DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA

MUSIKENEKO ORKESTRA SINFONIKOAREN ETA DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA

Musikeneko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak bat egingo dute bi kontzertutan Antonín Dvořák konpositore txekiarraren Stabat Mater eskaintzeko. José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean bi taldeek, Tanya Durán Gil (sopranoa), Cristina del Barrio (mezzosopranoa), Beñat Egiarte (tenorea) eta David Cervera (baxua) bakarlariek XIX. mendeko obra koral handienetako bat interpretatuko dute. Lehenengo kontzertua igande honetan, azaroak 21, izango da, 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian. Bigarren topaketa datorren astelehenean, azaroak 22, izango da, 20: 00etan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Dvořáken Stabat Mater askotariko hamar mugimendutan banatuta egon arren, guztiz koherenteak dira. Obraren konposizioa 1876an hasi zen, konpositorearen alaba hil zenean, eta 1877an osatu zen, beste bi seme hil ondoren. Obra hau ez da ohikoa abesbatzen egitarauetan, bere iraupenagatik -ia ordu eta erdi- eta adierazten duen tristura sakonagatik.

 

Arriaga Antzokiko kontzerturako sarreren salmenta (21/11/21): hemen

Victoria Eugenia Antzokiko kontzerturako sarreren salmenta (21/11/22): hemen

X