TERELL STAFFORD TRONPETA JOTZAILE AMERIKARRAK MUSIKENE BIG BAND ZUZENDUKO DU
Musikene Big Bandak kontzertua eskainiko du azaroaren 9an, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditorioan, Terell Stafford amerikar tronpeta jotzaile ospetsuaren zuzendaritzapean. Ikastegiko jazz ikasleek aste osoan zehar jazzeko handi honekin lan egiteko pribilegioa izango dute Big Bandan eta masterreko zein graduko ikasleei emango dizkieten masterclassetan.
New Yorken bizi den tronpeta-jotzaile ospetsua da Terell Stafford, McCoy Tyner piano-jotzaile handiak “gure garaiko musikari handienetako bat, tronpeta-jotzaile bikaina” bezala goraipatua. Stafford talentu handiko musikari moldakorra da, eta melodiarekiko maitasun sakona lirismo kementsu eta ausartarekin uztartzen ditu. Stafforden musika-talentu bereziki adierazkor eta ongi definituak aurrekoen tronpetaren tradizio aberatsaren baitan eta inguruan dantzatzeko bide ematen dio, berak aurrera egiten dituen bitartean.
Temple Unibertsitateko Jazz Ikasketen zuzendaria eta Ikasketa Instrumentalen arduraduna da, Terell Stafford Quintet taldearen sortzailea eta burua, eta Jazz Orchestra of Philadelphiako (JOP) zuzendari nagusi eta artistikoa. Stafford ospeko irakasle, interpretatzaile eta lider da jazzaren munduan, eta sari eta goraipamen ugari jaso ditu.
Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte. PROGRAMA HEMEN