MUSIKENEK HIRU KONTZERTU SOLIDARIO ANTOLATU DITU DANAK KALTETUTAKOEI LAGUNTZEKO
DANA ekaitzak eragindako pertsonei elkartasuna adieraziz, Musikenek azaroko hiru kontzertuak ekitaldi solidario bihurtzea erabaki du. Musika-hitzordu horiek doakoak izaten jarraituko dute, baina publikoak borondatezko dohaintzak egiteko aukera izango du. Diru-bilketa osoa Gurutze Gorriari bideratuko zaio, kaltetutako eremuetan laguntzeko ahaleginak egin ditzan.
Hiru kontzertuak Musikeneko auditorioan izango dira, datozen hiru larunbatetan, 19:00etan, eta zentroko talde nagusien emanaldiak izango dira, zuzendari nabarmenen zuzendaritzapean:
Kontzertu solidarioen datak eta programazioa:
- MUSIKENE BIG BAND: azaroak 9 – Zuzendaria: Terell Stafford (ikusi programa)
- MSKN MASTER ENSEMBLE: azaroak 16 – Zuzendaria: José Luis Estellés (ikus programa)
- MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOA: azaroak 23 – Zuzendaria: Jordi Bernàcer (ikus programa)
Borondatezko dohaintzak
Musikenek kutxa bat prestatuko du kontzertu bakoitzaren irteeran borondatezko dohaintzak egiteko. Gainera, lagundu nahi dutenek Gurutze Gorriko ondorengo kontu eta bizum bidez egin ahal izango dute:
- Bizum: 01376 (Gurutze Gorria)
- Banku-transferentzia (Gurutze Gorria):
- Kutxabank: ES52 2095 5092 0210 6095 0085
- Laboral Kutxa: ES52 3035 0050 7205 0075 1008
Musikeneren konpromiso soziala
Ekimen hau Musikeneko ikasle, irakasle, administrari eta zuzendaritza guztien konpromisotik sortu da, gure komunitate osoaren ezaugarri den elkartasun-zentzu sakona islatuz. Musikaren bidez, Musikenek aukera bat eskaintzen du larrialdiko une honetan gehien behar dutenei laguntzeko, eta publikoa gonbidatzen du laguntzeko ahalegin kolektibo horretan parte hartzera.