MUSIKENEKO SORKUNTZA MASTERREKO HIRU KONPOSITORE, 25.000 €-KO BEKA BANAKIN SARITUAK
Kataluniako Gazte Musika Elkarteen Federazioak, Ferrer-Salat Musika Fundazioaren babespean, 2026ko Konposizio Beken emaitza jakinarazi du. Gazte konpositoreei zuzenduta, 25.000 €-ko diru-laguntza esleitzen dute proiektu bakoitzeko.
Lau hautatuen artean, Musikeneko Musika Garaikidea Sortzeko Irakaskuntza Artistikoen Masterrarekin lotura duten hiru sortzaile daude: Francisco Javier Sánchez Barajas eta Hugo Gómez-Chao Porta alumni-ak, eta Jon Esnaola Agirre, gaur egun masterreko ikaslea.
Beka bakoitzak bi obra berriren sorkuntza aurreikusten du —bata ganbera edo bakarlari formatuko pieza eta bestea obra sinfonikoa—, eta Kataluniako Gazte Musika Elkarteen Federazioaren programazioan estreinatuko dira. Horrez gain, sarituak hainbat egoitza masterclassetan parte hartuko dute.
Aitorpen honek Musikeneko Sorkuntza Masterraren eginkizuna berresten du, konpositore gazteen prestakuntza, garapen artistikoa eta proiekzio profesionala sustatzeko erreferentziazko espazio gisa. Azken urteotan, masterreko ikasle ugarik sariak, enkarguak eta beka esanguratsuak jaso dituzte estatu maialan eta nazioartean.
🎓 MASTERRAREN INFORMAZIO-SAIOA
🗓️ 2026ko otsailaren 6a
📝 2026–2027 ikasturterako izen-ematea: 2026ko otsailaren 1etik 20ra