Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENEKO 2026 – 2027 MASTER OFIZIALETAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

MUSIKENEKO 2026 – 2027 MASTER OFIZIALETAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

Otsailaren 20an amaituko da Musikeneko 2026–2027 ikasturterako bost master ofizialetan izena emateko epea. Musikari garaikidearen garapen artistiko eta profesionala bultzatzeko diseinatutako prestakuntza batean parte hartzeko azken aukera.

Musikenek bost programa ofizial eskaintzen ditu, sektorearen errealitateari eta musikaren irteera profesional ezberdinei zuzenean lotuak:

Sarbide-probak online egingo dira, bideoak bidaliz, 2026ko martxoaren 4an eta 5ean. Matrikulazioa ere online izango da, 2026ko apirilaren 13tik aurrera.

Data garrantzitsuak

  • Izen-ematea (online): 2026ko otsailaren 20ra arte
  • Sarbide-probak (online): 2026ko martxoaren 4 eta 5ea
  •  Matrikulazioa (online): 2026ko apirilaren 13tik aurrera

Musikenen, masterreko prestakuntza bikaintasunaren, espezializazioaren eta proiekzio profesionalaren aldeko apustua da, goi-mailako ingurune artistiko batean.

Informazio gehiagorako: master@musikene.eus