Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE PROTAGONISTA “XVII. TALENTU BERRIAK GANBERA MUSIKAN ” ZIKLOAN

MUSIKENE PROTAGONISTA “XVII. TALENTU BERRIAK GANBERA MUSIKAN ” ZIKLOAN

Musikenek bost kontzerturekin parte hartuko du otsailaren 26an hasiko den “XVII. Talentu Berriak Ganbera Musikan” zikloaren edizio berrian. Ekimen hau Kutxa Fundazioa, Donostiako Orfeoia, Donostia Musika eta EGOrekin lankidetzan antolatu da.

Ganbera-musika Musikeneko prestakuntza-zutabe nagusietako bat da. Lankidetza honen bidez, ikasleek ikasturtean zehar egindako lana eszenatokira eramaten dute, eta beren esperientzia artistikoa indartzen dute, testuinguru erreal batean eta erreferentziazko beste musika-erakunde batzuekin partekatuta.

Zikloa erabat finkatuta dago Donostiako kultur programazioan, eta interprete gazteen eta publikoaren arteko topagunea eskaintzen du, ganbera-errepertorioaren zabalkundeari eta talentu berrien bultzadari lagunduz.

Kontzertuak 19:00etan izango dira Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia), eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

 

2026ko PROGRAMA

  • Otsailak 26 – Sin PalaBrass
  • Martxoak 12 – Kantua
  • Martxoak 26 – Skala Hirukotea
  • Apirilak 23 – Etna Hirukotea
  • Apirilak 30 – Zephyra Hirukotea