Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BANDak 27ko BELAUNALDIKO EMAKUME POETAK OMENDUKO DITU

MUSIKENE BIG BANDak 27ko BELAUNALDIKO EMAKUME POETAK OMENDUKO DITU

“27ko emakume poetei kantari” izenburuko kontzertua otsailaren 13an, izango da Musikeneko Auditorioan, Miguel Lópezen zuzendaritza eta moldaketekin eta Sheila Blancoren jatorrizko konposizioarekin.

Musikeneko Auditorioak literatura, aldarrikapen historikoa eta formatu handiko jazza uztartzen dituen ekitaldi berezia hartuko du otsailaren 13an, ostirala, 19:00etan. Musikene Big Band-ak “27ko emakume poetei kantari” programa aurkeztuko du; proiektu honen jatorria Sheila Blancoren diskoan dago. Bertan, konpositore eta pianistak ahotsa eta musika jarri zien 27ko belaunaldiko hainbat emakume idazleren olerkiei, haien izenak kide gizonezkoen itzalpean isilaraziak izan baitziren. Kontzertu honek emakume haien talentua berreskuratzea dakar, haien testuak dimentsio adierazkor berri batera eramanez.

Okasio berezi honetarako, Miguel López bandako zuzendariak moldaketa esklusiboak prestatu ditu Big Band-erako. Horrela, kanta-sorta berezi hau jazzera hurbaldu du, generoko erreferenteek Ipar Amerikako kantu-liburu herrikoiko estandarrekin egiten zuten moduan, Sheila Blancok sortutako errepertorioari bultzada bat eman eta jazz-adierazpidera eramateko asmoz.

Programa honekin, Musikene Big Band-ak, iragana omentzeaz gain, emakume poeta hauen ondareari bultzada garaikidea ematen dio, beraien ahotsa musika formazio handi baten indarrarekin berpiztuko dela bermatuz.