
MUSIKENE SINFONIETTAREN KONTZERTUA
Musikene Sinfoniettak kontzertua eskainiko du martxoaren 29an, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditorioan. Federico Jusid zuzendari eta konpositore argentinar ezagunaren zuzendaritzapean, Mar Anglés harpa ikaslea izango dugu bakarlari emanaldian.
Oraingo honetarako proposamena Peire, Händel eta Schoenberg konpositoreen obrak izango dituen programa da.
- Peire: “Collapse” para orquesta de cuerdas
- F. Händel : Concierto para Arpa, flautas, cuerda y continuo en Sib mayor, HWV 294; op. 4 nº 6
- Schoenberg: Noche transfigurada op. 4
✨Sarrera gonbidapenarekin bakarrik. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu kontzertuaren egun berean, 17:30etatik aurrera, Musikeneko hallean
Musikeneko talentu berriak interpretatutako errepertorio zorrotzaz gozatzeko aukera paregabea.
Programa osoa hemen