
MUSIKENE BANDA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
Musikeneko Banda Sinfonikoak, ikastegiko berrogeita hamar bat haize eta perkusio ikaslek osatutako taldeak, kontzertu berri bat eskainiko du bihar, martxoak 15 larunbata, 19:00etan Musikeneko Auditorioan.
J. Vicent Egea zuzendari ezagunaren gidaritzapean, eta Cecilia Oihana Larronde, Marta Zabaleta irakaslearen pianoko laugarren mailako ikaslearen parte-hartzearekin, bakarlari gisa, errepertorio zirraragarria jorratuko dute Gershwin, Ticheli, Bernstein eta Egea beraren obrekin. Programa osoa hemen
📌Musikenen ikasi nahi duzu? Kontzertu hau aukera ezin hobea da gure prestakuntzaren kalitatea gertutik ezagutzeko. Gainera, gradurako izen-emateak zabalik egongo dira martxoaren 15etik aurrera!
Sarrera librea eta doakoa, lekua bete arte. Ez galdu!