Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  DISZIPLINARTEKO PROIEKTUEN SORKUNTZA KONTZERTUA

DISZIPLINARTEKO PROIEKTUEN SORKUNTZA KONTZERTUA

Musika Interpretazioko Masterreko ikasleak Musika Garaikidea Sortzeko Masterreko ikasleekin batera disziplinarteko kontzertu bat eskainiko dute martxoaren 22an, larunbata, 19:00etan Musikeneko auditorioan.

Jarduera hau, Maria Eugenia Luc-ek irakasten duen Disziplinarteko Sorkuntza Proiektuak irakasgaian egindako lanaren emaitza da. Ikasleek, disziplina artistiko desberdinen eta musikaren artean egiturazko harremanak diseinatuz sortu dituzten 7 proiektu aurkeztuko dituzte, sorkuntza eta interpretazio musikalaren esparruko disziplina anitzeko ikuspegi batetik proiektu desberdinak garatuz.

Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

X