
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUKO JARDUERAK
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Musikenek hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 6tik 8ra bitartean, emakumeak musikan eta arte-sorkuntzan duen papera ikusarazteko. Aurten ere, EMAKUNDEren (Emakumearen Euskal Erakundea) kanpainarekin bat egiten dugu, “Ni Feminista Naiz” lelopean. Feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena errebindikatzen du eta berdintasunean egindako aurrerapenei balioa ematen die. Testuinguru horretan, Musikenek berretsi egiten du musikaren eremuan ekitatearekin duen konpromisoa.
Jarduera-egitaraua
🔹 “Sinfonia” moda bildumaren aurkezpena
📅 martxoak 6 | 🕖 19:00h | 📍 Ganbera aretoa
Olga Liubushkina goi-mailako joskintzako diseinatzaile ukrainarrak “Sinfonia” aurkezten du, moda eta musika uztartzen dituen bilduma. Link
🔹 Hitzaldia: “Evidencias científicas de impacto social para la superación del acoso sexual”
📅 martxoak 7 | 🕛 12:00h | 📍 Ganbera aretoa
Ane López de Aguilera-ren eskutik. Link
🔹 Kontzertua #NiFeministaNaiz
📅 martxoak 8 | 🕛 12:00h | 📍 221G
Musikeneko ikasleek interpretatua, emakume konpositoreei eskainitako errepertorioarekin. Link
🔹 Kontzertua MSKN Master Ensemble
📅 martxoak 8 | 🕖 19:00h | 📍 Auditorium
Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleek eskainia. Link