Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAren KONTZERTUA

MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAren KONTZERTUA

Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du azaroaren 12an, larunbata, 19.00etan Musikene auditoriumean

Tito Ceccherini zuzendari italiarraren gidaritzapean, orkestrak programa zail eta interesgarri bat eskainiko du. Besteak beste Toshio Hosokawaren Circulating Ocean obra interpretatuko da, Estatuan estreinakoz entzungai. Konpositore japoniarra bera bertan izango da, aste horretan zehar Musikeneko ikasleekin konposizio tailerrean eta tailer instrumentalean lanean arituko baita.

Horretaz gain Sibelius, Rimsky-Korsakov eta Debussyren musikaz ere gozatu ahal izango da. Orkestrak Jan Sibeliusen Les océanides opus 73 interpretatuko du, Nikolai Rimsky-Korsakoven Sadko (musical tableau) eta amaitzeko Claude Debussyren La Mer. Egitarau osoa hemen.

Kontzertuaren aurretik, 18.00etan, Hosokawari buruzko mahai-ingurua egingo da. Bertan, konpositoreak eta bere musikan adituek parte hartuko dute.

Sarrera librea eta doakoa izango da eserlekuak bete arte.

X