Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikene Orkestra Sinfonikoa kontzertua

Musikene Orkestra Sinfonikoa kontzertua

Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du otsailaren 11n, larunbata, 19:00etan Musikenen. Manuel Hernández-Silva zuzendariaren gidaritzapean, Clara Pérez Musikeneko biolin-jotzaile ikasleak hartuko du parte, bakarlari gisa. Jean Sibeliusen Biolin eta Orkestrarako kontzertua re m. Op. 47 eta Piotr Ilich Tchaikovsky-en Sinfonia.4. zenb  fa m. Op. 36 obrak izando dira entzungai. Egitarau osoa hemen.

Musikeneren orkestra-ikasketen arloan hainbat talde sartzen dira, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda eta Sinfonietta (ganbera-orkestra). Talde guztiak ikastegiko ikasleek osatzen dituzte, eta beren ikasketa planean sartutako irakasgai gisa egiten dute lan hori.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X