Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA KONTZERTUA

MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA KONTZERTUA

Musikene Master String Orkestrak, Musikenen Orkestra Ikasketen Masterra egiten ari diren ikasleek osatutako taldeak, kontzertua eskainiko du larunbata honetan, otsailak 18, Musikeneko auditoriumean, 19:00etan. Mats Zetterqvist biolin jotzaile suediarraren zuzendaritzapean aste osoan egindako lanaren emaitza da topaketa. Kontzertua Stravinsky-ren Apollon Musagète obrarekin hasiko da eta bigarren zatia Dvořák-ri eskainiko zaio, Serenade for Strings Op.22 izango da entzungai.  Egitarau osoa hemen.

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte.

X