MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA
MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du igandean, otsailak 26, 12:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean.
1929 urtea izeneko programan entzungai izango dira Kurt Weill-en “Hiru penikeren opera”ren Kleine Dreigroschenmusik Suitea eta Dmitri Shostakóvich-ren “Das neue Babylon” op.18 filmaren Suitea.
MSKN Master Ensembleak ikasturte honetan eskainiko duen bigarren kontzertua izango da. Balio anitzeko talde honetan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako lanbide formakuntza jasoko dute, XX. mendeko klasikoetatik hasi eta XXI. mendeko obra berrien estreinaldira arte oinarrituz, batez ere. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.