Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

Musikene Big Band ikastegiko auditoriumean arituko da otsailaren 3an, ostirala, 19:00etan. Kontzertua Carlos Martin tronboi jotzaile eta Musikeneko irakasleak zuzenduko du.

Aukeratutako errepertorioak jazzaren historiako izen propio ugari biltzen ditu, hala nola Horace Silver, Bob Mintzer, Harold Arlen, Johnny Mercer, Antonio Carlos Jobim, Dizzy Gillespie, Carl T. Fischer, R. Brecke. Programa osoa hemen.

Musikenen jazz espezialitatea ikasten duten ikasleen jarduera akademikoa da hitzordua. Banda horien formatu tradizionalarekin (tronpeta, tronboi, saxo eta sekzio erritmikoaren sekzioak), ikasleek urtero astebeteko hiru topaketetan lan egiten dute, hainbat maisuren zuzendaritzapean.

Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X