MSKN MASTER ENSEMBLEAREN KONTZERTU SOLIDARIOA
MSKN Master Ensembleak, Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleek osatutako taldeak, kontzertu solidarioa eskainiko du bihar, larunbata, azaroak 16, 19:00etan, Musikeneko auditorioan. José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean, Igor Stravinsky, Béla Bartók eta Wolfgang Amadeus Mozart-en obrak biltzen dituen programa berezi eta erakargarria aurkeztuko du.
Egitaraua Stravinsky-ren Haize-instrumentuen sinfoniak eta Lau errusiar abesti ahots, flauta, harpa eta gitarra-rako lanekin hasiko da, eta jarraian, bere Paul Verlaine-ren bi abesti op. 9 baritono eta orkestrarako interpretatuko dira. Ondoren, Béla Bartók-en XX. mendeko maisulana den Musika soketarako, perkusiorako eta zelestrarako Sz. 106 joko da. Kontzertua Wolfgang Amadeus Mozart-en Serenata nº 10 K361 “Gran Partita” lan bikainarekin amaituko da.
KONTZERTU SOLIDARIOA:
Musika-hitzorduak doakoa izaten jarraituko du, baina publikoak borondatezko dohaintzak egiteko aukera izango du. Diru-bilketa osoa Gurutze Gorriari bideratuko zaio, kaltetutako eremuetan laguntzeko ahaleginak egin ditzan.🖤