Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA

MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA

MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatua eta José Luis Estellés irakasleak zuzendua, bi kontzertu eskainiko ditu asteburu honetan. Lehenengo hitzordua bihar larunbata izango da, martxoak 2, 19:00etan Musikeneko auditoriumean eta bigarrena igandean Bilboko Euskalduna Jauregian 17:45ean Musika-Música jaialdiaren barne.

Kontzertuari hasiera emango zaio, Ensembleak eta Musikene Abesbatzak interpretatutako Heitor Villa-Lobos konpositorearen Nonetto W191 “Impresao ràpida de todo o Brasil” obrarekin. Jarraian Miklós Rózsaren “El libro de la Selva” Suitea eskainiko du, Walt Disneyren film ospetsuaren soinu-banda, Leticia Vergara mezzosopranoaren ahotsarekin eta Jon Imanol Etxabe baritonoa hizlari. Programa osoa hemen 

MSKN Master Ensemble balio anitzeko talde honetan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako lanbide formakuntza jasoko dute, XX. mendeko klasikoetatik hasi eta XXI. mendeko obra berrien estreinaldira arte oinarrituz, batez ere.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X