Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak

Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak

Martxoaren 8an, ostirala, Emakumearen Eguna denez, Musikenek hainbat ekintza antolatu ditu. EMAKUNDEk (Emakumearen Euskal Erakundea) abiarazitako kanpainarekin bat egin du, “Zuetaz harro: Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume batzuk egon dira” lelopean.

Emakumea ikusarazteko, gure ikastegian antolatutako hiru jardueren protagonistak hauek dira: Claudia Carballo, Musikeneko Banda Sinfonikoaren kontzertuko bakarlaria; ESAS kolektiboa (Emakume Artista eta Sortzaileen Sarea); Carmen Santamaría, “emakumeen konposizioa sorkuntza liederistikoan” gaiaren inguruan; eta Musikeneko ikasleak, emakume konpositoreen lanei buruzko kontzertuan.

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte

 

X