Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  DIZIPLINARTEKO KONTZERTUA

DIZIPLINARTEKO KONTZERTUA

Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek, Musika Garaikidearen Sorkuntza Masterreko ikasleekin batera, indarrak batzen dituzte diziplina arteko doako kontzertu bat eskaintzeko otsailaren 24ean, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditoriumean.

Kontzertua Mª Eugenia Luc irakasleak “Diziplinarteko sorkuntza proiektuak” ikasgaian emandako lanaren emaitza da. Ikasleek, 7 proiekturen bidez, arte-diziplinen eta musikaren arteko harremanak aztertzeko eta diseinatzeko gai direla erakutsiko dute, baita musika-sorkuntzaren eta -interpretazioaren arloko diziplina anitzeko ikuspegitik musika-berrikuntzako proiektuak garatzeko gai direla ere.

Kontzertua librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X