Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

Musikene Big Band otsailaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da Musikeneko auditorioan, Miguel Blanco zuzendari eta Musikeneko irakaslearen gidaritzapean.

Oraingo honetan, publikoak Duke Ellington-en jatorrizko moldaketak zuzenean ikusteko aukera izango du. Moldaketa horiek 20ko hamarkadaren amaieratik 70ekora bitartekoak dira, eta obra instrumentalak kanta ezagunagoekin uztartzen ditu.

Duke Ellington jazzaren aitatzat jotzen da eta XX. mendeko mendebaldeko musikako musikaririk garrantzitsuenetako bat da. Bere musikak eragin handia izan du Frank Sinatra, Elvis Presley, Jimmy Hendrix eta James Brown artistengan. Big Banderako 3.000 konposiziotik gora ditu, standard ipar amerikarretatik bluesera, ragtime eta swingetik pasatuz.

Kontzertu hau Musikenen Jazz espezialitatea ikasten ari diren ikasleek garatutako jarduera akademikoetako bat da. Ikasleak astebeteko topaketa trinkoetan murgilduko dira, hainbat irakasleren babespean.

Kontzerturako sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.

X